¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de ZAPICO, ALFONSO
de ZAPICO, ALFONSO
2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin MuguruzaIrunen elkartu ziren. Aitzakia JotDown magazinerako elkarrizketa batizan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldunhoriek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bieuskaldun horiek, elkartzeko. Madina ?2002an ETAren atentatu batetikbizirik atera zen politikari sozialista? eta Muguruza ?Kortaturenlider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako bat?solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborrohaiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbaitbelaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharrekohistoria. Gaurko munduak, egunero hesi bat gehiago altxatzen ikusten duen munduhonek, zubi gehiago behar ditu. Eta zubien kontakizun bat da hau,zubigileena, bat bera den jendarte baten ertz biak lotu nahi dituztenpertsona horiena. Alfonso Zapico komikigile eta narratzaileak?gatazken marrazkigiletzat? du bere burua. ?Ez dago gatazkarik hemengo hau bezain zaila ulertzen, eta kontatzen. Hau bezain ankerrik, barnexehetasun txiki horietan, hau baino isiltasun mingarriagokorik.Euskadiko urte beltzak marraztea zapatak putzu batean lokaztea da.Zergatik egiten dudan? Jakin minagatik, bokalea ikusteko gogoagatik.Beharbada, putzu hori bada, jada, bokalea?, dio egileak, ClaudioMagrisen hitzak hartuta.