¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de MARI JOSE OLAZIREGI
de MARI JOSE OLAZIREGI
Esku artean duzun liburu honek Bernardo Atxagaren irakurleak dituhizpide, bere obra gauzatzen eta aberasten joan direnak hain zuzen.Finean, irakurketaren ikuspuntu sortzailea da gure lanean behin etaberriro azaleratzen dena, irakurtzean testuarekin amaigabekoelkarrizketan murgiltzen garela baieztatzen duen ikuspuntua. Atxagaren ibilbide literarioa aztertu ondoren, Obabakoak eta Behi euskaldunbaten memoriak liburuen irakurketan murgildu gara. Hala ere, ez garageu bakarrik abiatu bidaia kritiko luze honetan, geurekin batera,atzerrian nahiz geurean egilearen lanaz mintzatu direnak eramanbaititugu. Literatur lan on guztietan bezala, izugarri aberatsak diraaztertutako bi liburuotan narratzaileak etengabe egiten dizkigunkeinuak eta geure gogoa menderatzeko maisuki darabiltzantestu-estrategiak. Seguru, zeuk ere, irakurle, zeresan handia izangoduzula Atxagaren lanok eragin dizkizuten barne bidaiez. Neureakaurkezten dizkizut lan honetan.