¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de JAIO EIGUREN, KARMELE
de JAIO EIGUREN, KARMELE
Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiekberreskuratu, esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek,modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanakbiziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdeandaude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitunahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baitazahartzea, zahartzen hastea baizik.Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istoriozosatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen direnarrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsubatekin, aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak,argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoakdira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasunerakutsiz, betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore finbatez ere.