¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de FRASER , NANCY
de FRASER , NANCY
Gizarte osoa krisi sakon batean murgildurik dago, kapitalismoneoliberalaren krisian, zeinak gutxi batzuentzako feminismo liberalbat sustatzen baitu politika elitista eta korporatiboen bidez.Abiapuntu horri tiraka, hamaika tesi eta proposamen bat dakartzasaiakera labur honek. Izan ere, tresna erabilgarria da egungoeztabaidak kokatzeko, horren erakusgarri da jatorrizkoa argitaratuzenetik urtebete ere egin ez duenean hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli izana. Manifestu honek aldarrikatzen duen ezkerrekofeminismoak egungo eredu neoliberalari oposizio bateratua eginen dio,emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko ditu,eta gorabehera politiko, ekologiko, sozial, ekonomiko etaerreproduktiboak aintzat hartuko. Hala, sistema ekonomiko ofizialetikkanpo dauden zaintza mota guztien garrantzia aitortuta, gehiengoarenaldeko feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista etaekosozialista bat proposatzen du. Finean, modu argian azaltzen duzergatik ibili behar duen gizateria osoak % 99ren aldeko feminismorako bidea.
0 valoraciones