¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de IBAN ZALDUA
de IBAN ZALDUA
Joxe heldu eta gutxira azaldu zen Marga: -Zer? Zer moduz hirekoadrilakoekin? -Eta hi? Izan al haiz etxe zaharrean? Zelan daudelandareak? -Erruz ureztatu ditiat, erosi huen ongarri hori gehituzioat urari, oso pozik jarri dituk, badakik nolakoak diren. Salakoateari berniza eman zioat, bide batez. Isilunea. -Handik natorren, eta ez haiz bertan arratsalde osoan egon. Bigarren isilunea, aresakonagoa. -Beno, motel, eskolan katigatu gaitiztek, badakik nolagabiltzan bilerekin eta gurasoekin, ez diat hara joateko astirik izan, eta ez hindudan landareen kontuarekin larritu nahi... Ez dukpentsatuko, ba, beste gizon batekin...? Tira! -Hik aipatu dunhorrelakorik, ez nik. Denok esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeukere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe.Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea,estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria:gezurra. Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain diragarrantzitsuak etengabe kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean,benetakoak bihurtzen baitira. Edo ia benetakoak. Hori uste du,behintzat, liburua osatzen duten hogeita sei ipuin hauen egileak. Egia esan badigu, noski.