¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de BERNARDO ATXAGA
de BERNARDO ATXAGA
Hogeita zazpi hizki konbokatuz, gizartearen zimurretan bizi direnahots askok hartu du bere txanda liburu honetan: eroak, IHESakjotakoak, fantasmak, egoera zailetan murgilduak, leiendak, poesiak,Euskal Herriko egoerari buruzko gogoetak, narrazioak, eta abar. Testuarteko -hau da, nola kontatu dizkiogu geure buruari munduan ikusi etabizitakoak- gogoetak eta interpretazioak zoragarriak dira, mailahandikoak eta jakinduriaz gainezka datozenak. Hitzak eta esperientziak bat egiten duten une pribilegiatua da jakinduria. Izan ere, liburuhau urte askoren, alfabetoekin borrokan pasatutako urte luzeen ondoren datorren emaitza da. Memorandum bat. Liburu honetan Atxagak berealfabeto intimoaren puska bat baino gehiago txertatu du. Bertanbiltzen dira, beraz, idazlea, artista eta mundu ikuspegia. Lau dohainnagusi nabarmendu daitezke Groelandiako lezioa honetan:ulergarritasuna, sendotasuna, umorea eta abildade komunikatiboa.Goi-mailako gogoetak modu sinple eta ulerterrazean azaltzen maisu daAtxaga, erraztasuna, baina mundu ikuspegi sendo batean dagooinarrituta. Eta, hala ere, orain arte esandakoak ez luke azaldukotestu honen zinezko xarma, ez balu oinarrian Atxagak bere-berea duenbegiratu berezi hori, gauzei heltzeko ezker esku hori, ikuspuntuinprebisible hori, hain ondorio bitxi eta ederretara bideratu izangaituena. Ordurarte ezezagunak zitzaizkigun esperientziak antiojoberriez ikusteko aukera prestatu digu Atxagak. Harrigarriena, baina,zera da, mundu horiek -Poeren Gutun ebatsian bezala- begiaurreanzituela irakurleak eta hala ere -edo beharbada horrexegatik-ikustezinak izaki. Eska al dakioke gehiago idazle edo artista bati?Ba, hori guztia gutxi balitz, umorea da irakurleak gehien eskertukoduena. Eleberrietan nekezago gertatzen zaiona, honako honetanbaliabiderik aberatsena du Atxagak. Irakurle-mota desberdineizuzendutako liburua da. Nork bere gustuari jarraituz, seguru aurkitzen duela liburu honetan non gozatu.