¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de XABIER ETXANIZ ROJO
de XABIER ETXANIZ ROJO
Prostitutekin harremanetan hasi zenez geroztik egin ohi duen gauza dairagarkiak azpimarratzearena. Sei iragarki azpimarratu ditu. Seihorien artean badago bat aspaldiko partez begiz jota daukana.Iragarkiak zera dio: Susi. Heldua. Dibortziatua. Goza nazazu senarrakgozatzen jakin ez zuen bezala. Apartamentu pribatua. Soilikarratsaldez. Fernandok telefonoa hartu eta iragarkian agertzen direnzenbakiak markatzen hasi da. Ahots leun bat agertu da telefonoarenbestealdean. Susi naiz dio ahotsak. Fernandok iragarkia irakurri duela esan dio, bai eta ea zer den senarrak gozatzen jakin ez zuenagaldegin ere. Susiri ahotsa ezaguna egin zaio eta ea inoiz elkarrekinegonak diren galdegingo dio. Fernandok ezetz baina elkar ezagutukodutela, gauzak prezio onean eginez gero, bederen. Musu truk gauzagutxi erantzun dio. Fernandoren irribarrea desagertu egin dabat-batean. Esaldiaren bukaera izan da segurtasun irribarrea ezabatudiona. Capullito hitza. Fernandoren burmuinak arrapaladan ekin diopentsatzeari. Capullito hitza. Susi ohartu da isiluneaz. Bera ere hasi da pentsatzen. Segundo bat. Ahotsa ezaguna du. Beste segundo bat.Biak isilik. Zerbaitek Susiri bultza egin dio. Ezin jasan hirugarrensegundo bat. Fernando? Susana? izan da Fernandoren erantzuna. Eta biek telefonoa dute eskegi.