¿Tienes dudas? Llámanos al 967 225 863
Pago seguro
En stock
Pídelo antes de 03 hrs y 43 mins y recíbelo el 04/03/2021 eligiendo envío 24 horas
Antologia honen sorburua 2004ko udazkenean Nevadako UnibertsitateakRenon duen Center for Basque Studies-ek argitara eman zuen AnAnthology of Basque Short Stories liburuan dago. Bertan jaso genituenhamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan, euskaraz,argitara ematen ditugunak. Ipuin gehienak azken urteotan argitaraemandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatuditugun (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuaksoilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera (Cillero,Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), besteliteratur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileakaurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, O¤ederra, Rozas,Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak, oso ibilbidelaburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gaineanazpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona.Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagokoipuinak dira gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzendizkiguten egile interesgarriak. Horien kasuan, ipuin bat bainogehiago hautatzea erabaki dugu, ikuspuntu literariotik diskutigarriabaina era berean ulergarria izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz.
En stock
Pídelo antes de 03 hrs y 43 mins y recíbelo el 04/03/2021 eligiendo envío 24 horas