¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de BERNARDO ATXAGA
de BERNARDO ATXAGA
Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizioluze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX.mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiersde L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo,Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar...Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila.XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Milagau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaiafantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso batenhausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan.Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat.Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilobereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu etagaratu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiaketa Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagakukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa.Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez, denadago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberatshorrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.