¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de NOAH HARARI, YUVAL
de NOAH HARARI, YUVAL
Nola lortu zuen gure espezieak bizirauteko borrokan gailentzea?Zergatik batu ziren biltzaileak ziren gure arbasoak hiriak etaerresumak sortzeko? Nola iritsi ginen jainkoetan, nazioetan edo gizaeskubideetan sinestera, diruan, liburuetan edo legetan konfiantzaizatera? Nola bukatu genuen burokraziaren, ordutegien etakontsumismoaren mendeko izatera? Eta nolakoa izango da mundua datozenmilurtekoetan?
Liburu honetan Yuval Noah Hararik gizadiarenhistoria labur bat marrazten du, Lurraren gainean oinez ibili zirenlehen gizakietatik hasi eta gure espezieak egin dituen hiru iraultzahandiek, hau da, kognitiboak, laborantzarenak eta zientifikoak ekarridituzten aurrerapen sakon eta batzuetan galgarrietaraino. Biologia,antropologia, paleontologia edo ekonomia bezain jakintza desberdinenaurkikuntzetatik abiatuta, Hararik aztertzen du historiaren korrontehandiek nola moldatu dituzten gure gizartea, inguruan ditugunanimaliak eta landareak eta are gure nortasunak. Zoriontsuago bihurtual gara historia aurrera joan ahala? Gai izango ote gara inoiz gureportaera iraganeko jarauntsitik askatzeko? Ezer egin al dezakeguetorkizuneko mendeetan eragina izateko?