¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de PHILIP PULLMAN
de PHILIP PULLMAN
Jenny ez zen Chris bezala sentitzen. Maitaldi hura baldarra, azkarraeta tristetxoa ere iruditu zitzaion Jennyri, baina bazen ikastekodenbora, eta hunkigarria gertatu zitzaion Chrisen samurtasuna. Jennyberarekin geratu zen larunbatean eta baita gauean ere, eta dena ondojoan zen, baina igande-goizean, Jenny Chrisen besoetan lo zegoela,bien artean ezpata bat bezala erori zen gauza bat gertatu zen.Oxfordeko polizia arduratuta zebilen aspaldi hartan hirian mugitzenzen droga-kopuru handiarekin, eta egunsentian atxiloketa-sail bategitea erabaki zuen, zerikusirik izan zezaketen guztiengana joaz,baita etxe okupatuetan bizi zen jendearengana ere. Horretan okerzebilen polizia ordea. Derekek eta Olliek noizean behin kannabisaerretzen zuten arren, salerosketan ez ziren sekula ibili, eta Jennykberak ez zuen Tansyrenaz geroztik drogarik ukitu. Baina horrek ez zuen ezer aldatzen. Jenny Derek eta Ollie eta beste ehunka batzuekineramango zuten, baina, jakina, ez zegoen han.