¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de PIARRES CHARRITTON
de PIARRES CHARRITTON
Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gutxienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak diren arazoak topatuko ditugu, hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsa-maltsak; Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsu eta balizko kontraesanak; edo Bortizkeriaren eta Politikaren auzi minbera eta halere baztertu ezinekoa. Aurretik ere egile askok ukitu dituzten gai hauei bere nortasuna erantsi die Piarres Charrittonek, urteetan pilaturiko esperientzia eta irakurketei esker: batean bere oroitzapen bat gogoratuko du; bestean euskal literaturako testu eder bat aipatu; hurrena zirto bat botako, honi edo hari; eta tarteka aholku burutsu bat jaulki.