¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
de KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena. Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.