¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de BATZUK
de BATZUK
ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatutaargitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan(goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakastekomaterial baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen dituhasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1).ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015)eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentziamarkoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa etaekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bialderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzarenalderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan trebadadin. ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzekogaratu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza-estrategietan,autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzerabideratzen dutenak. ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunak eta transkripzioakLan-koadernoa + erantzunakMaterial osagarria:Irakurgai mailakatuak + Audio-liburuak + ariketak eta erantzunak
0 valoraciones