¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de KAMIO ANDUAGA, GARAZI
de KAMIO ANDUAGA, GARAZI
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa?
Era askotakoak dira Garazi Kamioren ipuinetak pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Askotarikoak dira, halaber, kontakizunen tankerak. Denetan nabarmentzen da, ordea, gizon-emakumeenganako begirada berezi bat: behatzailea
baina ez epaitzailea; pertsonen erdipurdikeriei erreparatzen diena baina miserietan gozatu gabe; gure ahaleginak oro zoroak eta alferrikakoak direla ikusi, baina horietan tematzen eta baita ere kontatzen jarraituko dugula dakienarena.