¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE
de GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE
Prozesu bat da demokratizazioa, gizarte batek, autogobernuaren bidez,bere burua emantzipatzeko. Autogobernuaren bidezko emantzipazioakpolitizazioa eta eremu publikoaren zabaltzea eskatzen du, baina Gauregungo kapitaslimo globalak esparru publikoa zabaldu ordez estutuegiten du, indarrean dauden politika neoliberalek esku pribatuetanjartzen dituztelako jendartea autogobernurako boteretzenduten mekanismoak, hala nola, eskubideak eta ondasunak.Boterea berez zerbait txarra dela esaten dutenen aurrean, egileakdefendatzen du beharrezkoak direla botere teknologia publikoak,estatuaren tresnak askatasuna eta berdintasuna lortzeko erabilbaitaitezke.Mekanismo berberek balio dezakete herritarrak ahalduntzeko edoboteregabetzeko.Ikuspuntu globalaren ondotik, Euskal Herriari begira jarrita,demokratizazioak tokian tokikoa izan behar duela erakusten duautoreak, federalismoaren, lurraldearen eta gaitasun politikoarenkontzeptualizazio berri bat garatuz. Euskal lurraldeen egoera aztertueta euskal demokraziaren pribatizazioa azaltzen du, ZientziaPolitikoen esparru akademikoa eta aldarrikapen militantea uztartuz.