¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de GARATE ZENDOIA, MIREN
de GARATE ZENDOIA, MIREN
Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ezditu zergatiakbilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetanzentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaituzaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren araberaA-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrirajoandakoak, berdintasunean krisiak nola eragin duen, dibertsitatefalta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituztenzailtasunak, ekintzailetza, finantzei lotutako engainuak, gazteenarazoak, hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzekoespedienteak, ikerketa eta garapenaren egoera, janari bankuak,kontsumoa, lanuzteak, mobbing-a, nekazaritzaren etorkizuna, osasunarazoak, prekarietatea, Stop Kaleratzeak elkartea, teknologiaaurrerapenek ekar dezaketena, unibertsitatea, xenofobia jarrerak,zahartzaroa eta pentsioak.Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonaneskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportajelandua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko TeneMujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.