¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de GALEANO, EDUARDO
de GALEANO, EDUARDO
Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke.Oraingoan, izenburuak dioen bezala, bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun bilduma honen muin etabizkarrezurra. Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzendira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahloesaterako, bestetik, mundu osoko hainbat emakume ezezagunen iraultzaketa balentriak. Horrela, haietako bakoitzarekin ate bat zabaltzen digu Galeanok, emakume horien bizitzetan eta, azken batean, emakume horiek gorpuzten eta irudikatzen duten munduetan barneratzeko. Ahanzturagainditzeko konjurua egin, eta norbanakoen bitartez kolektiboarenaldarria egiten du. Eduardo Galeano hil berritan argitaratu zenautoreak berak apailaturiko antologia hau. Bizitzari kantu egitenjarraitzen du idazle uruguaitarrak, ohi duen ahozko kontalariarenmaisutasunaz, ez daitezen itzali ez haren ahotsa ez horrek dakartzanmundu horiek guztiak.