¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de LINAZASORO IZAGIRRE, KARLOS
de LINAZASORO IZAGIRRE, KARLOS
Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak? Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa. Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren esku-joko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa? Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!