¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de PAPINI, ARIANNA
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 15 hrs y 28 mins y recíbelo el 20/06/2024 eligiendo envío 24 horas
de PAPINI, ARIANNA
«Nor izan nahi zenuke?» irakurle gazte-gaztentzako album bat da, narrazio-egitura errepikakorra duena oinarria, aurrekoari lotutako pertsonaiak gehituz. Rebekak arrain izatea du amets; arrainak hontza izan nahi luke; hontzak krokodiloa miresten du, eta horrela, bata betearen atzetik, etxeko animaliekin edo animalia basatiekin, bukaera zirkularra izan arte. Horri esker, irakurleak jakinduriaz betetako irakaspena jasoko du: irudimenari esker, zer nahi, eta huraxe izaten ahal gara.
Arianna Papiniren kontakizunaren planteamendua soila da, eta irudi lau eta eskematikoak ditu lagun, collagearen teknikarekin egindako kolore eta testurak papereratuz.
Emaitza irakurgai eder eta osoa da. Orrialdeek arrastoak uzten dizkigute ikusmenaren bidez sormen-josteta honetan parte har dezagun. Bi pertsonaiaren bat-egite fantastikoari esker, izaki hibridoak sortzen dira: arrain hankaduna, arrain-hegalak dituen hontz bat, krokodilo hegalduna
Animalia berezien sail bat, liburuko orrialdeez haratago ere handitzen ahal duguna.
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 15 hrs y 28 mins y recíbelo el 20/06/2024 eligiendo envío 24 horas