¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de BORDA, ITXARO
de BORDA, ITXARO
'A beltz, E zuri, I gorri, U musker, O more:
Esanen dut inoiz zuen sortze izkutua...'
Ezagunak dira ArthurRimbaud handiaren hitz horiek. 'Voyelles' poema irekitzen dute. Hizkieta kolorez osatu bidai baten karietara, Ardennes eskualdekoerraldoiaren irudi-tximistak irekitzen du hemen ere Euskal Herriangaindi abiatzeko ildo berezi bat. Séverine Dabadie argazkilariakhautatu duena da, irakurlea Euskal Herrian zeharreko ibilaldirinbaldiar batera gonbidatzeko.
Eratorripoetikoaren haritik, Itxaro Borda idazleak bere ?haizezkozapata-zolak? jantzi ditu xendra iniziatiko horretan barnajarraitzeko. Biek nahiko lituzkete irakurleak liburu honen eta EuskalHerriaren bihotzeraino eraman, poema sinbolista batean sartzen denbezala, pirta-pirtaka. Irudimenari lekua eginez, hizkiak eta koloreak?zentzumen guztien nahasketa luze? batean ezkontzen dira, begiramenintimo, non ez den intimista, batera iristeko, funtsezkoa, argi etaikuskari bihurtzeko moduan.
Beltzak, zuriak,gorriak, berdeak eta urdinak dira Rimbaud-en hizkiak. SéverineDabadieren argazkiek kolore horiek segitzen dituzte beraien hizkuntzakromatikoaren arabera eta Itxaro Borda testuek, hitzetik hitzera,'Ontzi hordiaren' pare, Euskal Herria eta bertako bazterrak ikusgarriegiten dizkigute.