¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de GRAMSCI, ANTONIO
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 7 hrs y 4 mins y recíbelo el 03/05/2024 eligiendo envío 24 horas
de GRAMSCI, ANTONIO
Antonio Gramsci (18911937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako biurteko gorri iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak Quaderni del carcere (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik.
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 7 hrs y 4 mins y recíbelo el 03/05/2024 eligiendo envío 24 horas