¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de XABI SOLANO MAIZA
de XABI SOLANO MAIZA
Xabi Solano Maiza trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bildumari jarraituz, liburu-cd honek honako hauek biltzen ditu: herrikoi kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, gehi argazki bilduma eder bat. 3. parte honi dagokion cd-audioak, berriz, ?Solano anaiarrebak: Zaharrak berri? du izenburu. Bertan, lehen aipatutako herrikoi kutsuko 8 doinuak biltzen dira. 8etatik 4 berez herrikoiak dira, 2 trikiz eta panderoz jota eta beste 2 kantatuta. Gainerako 4etatik 2 intrumentalak dira eta beste biek, berriz, Jon Garmendia ?Txuria?k idatzitako hitzak dituzte.
0 valoraciones