¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de ARANTXA URRETABIZKAIA
de ARANTXA URRETABIZKAIA
Aspaldi honetan eleberriak argitaratu gabe egon ondoren, KoadernoGorria aurkeztu digu Arantxa Urretabizkaiak. Arrazoi politikoaktarteko zirela, emakume bat bere senar eta umeak utzi beharreanaurkitu da. Hasiera batean distantziak baizik ez zuen bereiztenfamilia. Halako batean, ordea, senarra eta umeak erabat desagertuzaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo zazpi urteetan haien paraderoarenberririk izango. Une horretantxe irudika genezake eleberriarenabiapuntua: nola iritsi umeekin harremanak izatera, nola ikusioraindik umeek gogoan duten ala amaordekoak bete duen osorik harenlekua... Horretarako bidali du Venezuelara mezularia, eta hareneskuetan jarri Koaderno Gorria. Bi planotan dago antolatuta eleberrihau: mezulariaren ikerketa eta mugimenduak, batetik, eta amarenoroitzapena erabat estali ez zedin amak berak idatzitako aitormena,bestetik. Koaderno gorri hau primeran antolatu eta soluzionatutakoeleberri hunkigarria da.