¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de ARANTXA URRETABIZKAIA
de ARANTXA URRETABIZKAIA
Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde eginondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal batkontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, etaprotagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts bainozerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago harenausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea,halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakanhorietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunarenoroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitateunibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionakbaitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ezdago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egunbatera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.